« Hegoak astinduz », Harrietek bigarrena

komikeri

Hegoak astinduz Harriet argitaletxeak kaleratu berri duen aurtengo bigarren albuma dugu. Jatorrizko frantses edizioaren 48 orrialdeko album biak, bakarrean batu dituzte Harriet argitaletxekoek. Dama zuria eta Aztoreak liburukiek osatzen dute Hegoak astinduz izeneko liburua. Laurent Galandon gidoiaz eta  Arno Monin marrazketaz arduratu dira. Egile bikotea aurretik ere elkarlanean ibilitakoa da.

Hegoak astinduz azaleratzen duen auzia bigarren mundu gerra garaikoa da.  Frantzia okupatuan ume judu batek pairatu behar dituen zoritxarrak azaltzen dira bertan:

« Frantzia, 1941. Simon, txoriekin zoratuta dagoen gazte umezurtza, landazabaleko herrixka batean bizi da, ekaitzetik oso urrun. Hala ere, aurreikusten ez dugun gaixotasun baten antzera, antisemitismoa bere eguneroko bizimoduan agertzen da eta judua dela gogorarazten dio. Giza txatxukeriak ihes egitera behartzen du eta, nora joanda ere, han Dama Zuria agertzen zaio: adur txarreko harraparia ote da hala, aldiz, gaueko aingeru begiralea?

Bere herrixkatik abiatu eta, umezurztegi batetik igarota, ihesaldian mendietaraino iritsiko da Simon, han, familia berezi…

View original post 34 mots de plus

Publicités

Laisser un commentaire

Entrez vos coordonnées ci-dessous ou cliquez sur une icône pour vous connecter:

Logo WordPress.com

Vous commentez à l'aide de votre compte WordPress.com. Déconnexion / Changer )

Image Twitter

Vous commentez à l'aide de votre compte Twitter. Déconnexion / Changer )

Photo Facebook

Vous commentez à l'aide de votre compte Facebook. Déconnexion / Changer )

Photo Google+

Vous commentez à l'aide de votre compte Google+. Déconnexion / Changer )

Connexion à %s