
Liburu Zuriak dioen bezala, hiritar guztiok babestuko gaituen Ongizate Eredu baten alde lan egitea herri proiektu moduan uler daiteke Euskal Herrian, lurraldea eta gizartea kohesionatuko lukeen herri-proiektua alegia.
Egun esan daiteke hiru Ongizate Eredu ditugula (EAE, Nafarroa eta IEHkoa). Proiektu honen bidez errealitate guzti horien ezagutza eta lanean diharduten agenteen arteko elkar ezagutza sustatu nahi da. Honetarako ekimen desberdinak planteatzen dira.
Proiektu honen funtsa Ongizate ereduaz, politika publikoetaz eta zerbitzu sozialen inguruko analisirako eta berrikuntza sozialerako laborategi bat sortzea da, Euskal Herriko lurraldeetara aplikatua, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrira alegia.
https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/proiektuak/ongizate-ereduak-euskal-herrian/pr-45/
Vous devez être connecté pour poster un commentaire.