Gaur egungo inauteriak, zonbiz eta superheroiez mozorrotuta, ez du zerikusirik, bere jatorrian, udaberriaren etorrera ospatzen zenarekin. Zorionez, badira oraindik hutsaltze horri uko egiten dioten herriak, eta beren inguruko aratuste tradizionalak kontserbatzen saiatzen direnak. Abantoko aratusteak horren adibide dira, bertako historia eta mitologia uztartuz irudikatzen direnak.