Joseba Gotzonek nahia eta maitasuna abestu zuen Bilbon

Banner_DesirarenKaia.jpg

Joseba Gotzonek berak bi etapa bereizten ditu bere musika ibilbidean: bata, 1984tik 1995era bitartekoa, pop komertzialari loturikoa, eta bestea, 1995etik gaur egunera artekoa, heldutasunaren eta musika landuagoaren garaia. Bakarlari moduan aritu da nagusiki, euskaraz zein gaztelaniaz.

Hamar urte zituela hasi zen Joseba Gotzon (Portugalete, Bizkaia, 1962) musikan, herriko musika bandan. Interpretazioaren aldetik baino gehiago, sorkuntzaren aldetik interesatzen zaio musika Joseba Gotzoni, eta, hala, berak idatzitako letrekin eta musikarekin osatu zuen lehen lana, 1985ean: Inpotentzia (Hilargi Records). Mario Galindez (bateria eta ahotsa), Luis Regulez (baxua), Fran Rubio (teklatuak), Felix Santiago (ahotsa), Elisa Ruiz Manterola (ahotsa) eta Manuel Diego de Somonte (gitarra) izan zituen lagun. Ordurako Gau hotzaizeneko singlea grabatua zuen (Hilargi), Akelarre taldeko Pako Diaz eta J. Markos Juaristirekin.

Bere ibilbidean bi etapa bereizten ditu artistak berak: bata, 1984tik 1995era artekoa, eta bestea, 1995etik gaur egunera artekoa. Lehen etapan « modaren eraginpean » zegoela zioen, pop komertzialetik gertu, irrati formulei begira. Etapa horretakoak dira, besteak beste, Botere zalantzakoak (Hilargi, 1987), Kalapo (Hilargi, 1991) -Kalapo taldea sortu zuen 1990ean- eta haren diskorik komertzialena, Made in Ris (Elkar, 1994). Disko horietako hitzak eta musikak Joseba Gotzonek egin zituen, Kalapo diskoko zenbait izan ezik: Marisa Gutierrez Cabriadaren kantu bat, Mercedes Estibaliz eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatziriko beste bat eta Joseba Sarrionandiarena.

Gaztelaniazko Fuego y brasas dantza garaikideko ikuskizunarekin etorri zen haren ibilbidean aldaketa. Musika klasikoari heldu zion. Txeloa, biolina, biola, klarinetea eta beste erabiltzen hasi zen, eta estetika horrekin gusturago sentitzen zela konturatu zen.

1999. urtean gaztelaniazko Noegga, historias y leyendas (Nojako Udala), eta Nortasuna: selekzio baten historia diskoa etorri ziren (Keinu). eta Gontzal MendibilNiko Etxartekin egin zuen Nortasuna. Andoni Egaña bertsolariak idatzi zituen diskoko letrak, Joseba Gotzonek idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia liburuan oinarriturik, eta Iñaki Perurenak, Jose Angel Iribarrek, Josu Urrutiak eta Aitor Zabaletak parte hartu zuten grabazioan, besteak beste. Handik aurrera, hainbat bira egin zituen nazioartean; Georgian (2000n), Argentinan (2001ean) eta Venezuelan (2002an), esate baterako.

Eta itzultzean, 2003an, « heldutasunaren diskoa » grabatu zuen: Fotopoemak (Marrodan Olerki Elkartea), Portugaleteko Mario Angel Marrodan poetaren omenez. 11 poema euskaratu eta musikatu zituen, askotariko estiloetan, besteak beste jazza, boleroak eta swinga doinu klasikoagoekin tartekatuz. Blas Fernandez (bateria), Carlos Gracia Tato (kontrabaxua), Jose Luis Canal (pianoa) eta Luis Alberto Requejo (klarinetea) izan zituen lagun.

Autoprodukziora jo zuen 2006. Urtean, Gris argitaratzeko. Berriro ere harenak dira diskoko letra ia denak, Mercedes Estibalizek eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatzitakoa eta Jordi Baigetek egina salbu. Diskoarekin Argentinara eta Brasilera joan zen kantaria.

Padelitis pop-rock diskoa argitaratu du azkena (Hilargi Records, 2007). Gaztelaniaz abestuta dago eta padel kirola da kantu guztiak lotzen dituen haria.

(Wikipedia)

Web : http://josebagotzon.com/es/

 

 

Une réflexion sur “Joseba Gotzonek nahia eta maitasuna abestu zuen Bilbon

Votre commentaire

Choisissez une méthode de connexion pour poster votre commentaire:

Logo WordPress.com

Vous commentez à l’aide de votre compte WordPress.com. Déconnexion /  Changer )

Image Twitter

Vous commentez à l’aide de votre compte Twitter. Déconnexion /  Changer )

Photo Facebook

Vous commentez à l’aide de votre compte Facebook. Déconnexion /  Changer )

Connexion à %s

Ce site utilise Akismet pour réduire les indésirables. En savoir plus sur la façon dont les données de vos commentaires sont traitées.